Doako informatika ikastaroa antolatu du Lesakako San Fermin elkarteak irailerako

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 25a

Android telefono mugikorra erabiltzen ez ezik, adimen artifizialari buruz ikasteko baliagarria ianen da ikastaroa.

Android telefono mugikorra (tresnak, segurtasuna, aplikazioak, WhatsApp, argazkiak eta biltegiratzea) eta adimen artifiziala gure egunerokoan (zer da adimen artifiziala, oinarrizko erabilpenak komunikazioan, aisialdian, erosketetan, zerbitzuetan eta informazioan) erabiltzen ikasteko doako informatika ikastaroa antolatu du aurten ere San Fermin jubilatuen elkarteak irailerako.

Telefono mugikorrari eta adimen artifizialari buruz ikasteko izanen da eta irailaren 9ra arte eman daiteke izena jubilatuen ostatuan

Hogei orduko ikastaroa izanen da, bi asteaz, irailaren 14tik 18rara eta 21etik 25era, egunero 17:00etatik 19:00etara emanen dena Harriondoa kultur etxean. Jubilatuen ostatuan izena emateko azken eguna irailaren 9a izanen da. Plaza mugatuak izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun