Abuztuak 27, ortzeguna
Egun osoan Agerra Cup izaen dute. 20:30ean afari autogestionatua eginen dute karpan.
Abuztuak 28, ortziralea
18:00etan tortilla lehiaketa hasiko da. 18:30ean Agerra kantarik hartuko du lekukoa eta 20:00etan bestei hasiera ofiziala emateko txupinazoa botako dute. Ondotik, haurren eta helduen danborrada hasiko da. 21:30ean auzo afaria eginen dute eta afalondoan Rumbo Tijuana taldearen emanaldia izanen da. Ondotik, J&J DJ-ak ariko dira.
Abuztuak 29, larunbata
10:00etan plater tiroketa eginen dute Berako Ehiza eta Arrantza Elkarteak antolatuta. 10:30ean haurren arteko pilota partiduak jokatuko dituzte eta 11:30ean frontenis txapelketako finala. 12:00etan erraldoiak eta buruhandiak Irats taldeko trikitilariekin ibiliko dira. 15:00etan haurrentzat jokoak izanen dira eta 18:00etan Manttale lasterketa taldearen laguntzarekin antolatu duten kros herrikoia hasiko da: XLIII. Luis Mª Apeztegiaren Oroigarria. 20:30ean Gure Txokoa dantza taldeak emanaldia eskainiko du eta ondotik, zezensuzkoa ibiliko da. Bokata jatea eginen dute karpan eta 22:00etan Trikilatz taldearekin dantzaldia izanen dute. Ondotik, Perry DJa ariko da.
Abuztuak 30, igandea
11:30ean erraldoiak eta buruhandiak Agerrako gaiteroekin ibiliko dira. 12:00etan meza izanen dute eta ondotik, apar besta. 12:30ean mutxikoak dantzatzeko aukera izanen da zelai gorrian eta 14:30ean auzo bazkaria eginen dute Fernando eta Beñatekin. 17:00etan Pontx pailazoak Bisitari ikuskizuna eginen du zelai gorrian. 18:00etan txokolatea banatuko dute eta ilunabarrean, karpan afari autogestionatua eta bingoa eginez, borobilduko dituzte bestak.