Gizonezkoen artean, berriz, txapeldunorde izan zen Luken Urtxegi igantziarra abuztuaren 15ean Arantzan
Emakumezkoen artean, Berako Ainhoa Etxegaraik 7 minutu eta 38 segundo behar izan zituen 50 lokotxak biltzeko eta Sara Zapatak hamalau segundo gehiago (07.52). Elkarteko Nerea Huartek osatu zuen podiuma (08.05) eta Antsoaingo Leire Herrera laugarren izan zen (08.46).
Gizonezkoen artean, berriz, Aitor Blancok 6 minutu eta 57 segundo behar izan zituen txapela janzteko eta Luken Urtxegik hamabi segundo gehiago txapeldunorde izateko (07.09). Elkarteko Lur Gilek osatu zuen podiuma (07.13). Elkarteko Iosu Huarte laugarren izan zen (07.22), Berriozarko Aimar Martinez bosgarren (07.24), Igantziko Manex Sarasola seigarren (07.26), Beteluko Josu Elizalde zazpigarren (07.43) eta Berriozarko Asier Agirre zortzigarren (07.54).