Abuztuaren 17an hil zen Berako Santiago Irazoki Etxepeteleku Arrotzibi. Hileta elizkizunik eta bertzelakorik nahi ez zuenez, bere lagunek bere oroimenez topa eginez agurtu nahi izan zuten abuztuaren 21ean, joan den ortziralean. Honela, Ikuilu ostatuan (Pui) elkartu eta ardoa edo garagardoa edanez topa egin zuten, ‘Xalbadorren heriotzean’ kantua adituz eta kantatuz.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.