Harat, La Chula Potra, Octavio Nievsky, Arima Soul eta DJ Makala... Aurten ere zuzeneko musikaz gozatzeko aukera ederra izan da Arantzako Aterpean. Larunbat honetan eginen dute udako azken kontzertua. 22:00etatik aitzinera Belarri Fuckers taldearen doinuak aditzeko aukera izanen da.