Lesakako Udal Kiroldegiko gimnasioa bihar irekiko dute berriz

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 20a

Egunotan obrak egiten ari dira Lesakako Udal Kiroldegiko gimnasioan, eta hala, atzo eta gaur itxia eduki dute. Baina makinak bertze gela batera mugitu ondotik, bihar berriz martxan izanen da gimnasioa. 

Obrak irauten duen bitartean, gimnasioko makinak Pilateseko gelan izanen direla jakinarazi du Lesakako kiroldegiak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun