Denboraldia prestatzeko futbolean jokatu nahi duten haurren gurasoekin bilerak eginen ditu gaur Beti Gaztek

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 20a

2026-2027 futbol denboraldiari begirako bilerak eginen ditu gaur, ortzeguna, Lesakako Beti Gazte Elkarteak. Kategoriaren arabera, hainbat hitzordu antolatu dituzte Mastegi futbol zelaian. 

  • Aurrebenjaminen bilera (2019an sortutako neska eta mutilak) 16:30ean izanen da.
  • Lehenbiziko urteko benjaminen bilera (2018an sortutako mutilak) 17:00etan izanen da.
  • Bigarren urteko benjaminen bilera (2017an sortutako mutilak) 17:30ean izanen da.
  • Lehenbiziko urteko alebinen bilera (2016an sortutako mutilak) 18:00etan izanen da.
  • Bigarren urteko alebinen bilera (2015ean sortutako mutilak) 18:30ean izanen da.
  • Neska alebinen eta benjaminen bilera (2015etik 2018ra bitarte sortutako neskak) 19:00etan izanen da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun