Bestak 2026

[ARGAZKIAK] Giro ederra izan dute Arantzako bestetan

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 19a

Abuztuaren 13tik 16ra, lau egunez, besta giroan ibili ziren aranztarrak eta bisitariak. Ordukoak dira argazkiak. 

Abuztuaren 13ko eguerdian Arantzako Dantza Luzea erakusten aritutakoek eta aritzen direnek botatako txupinazoarekin hasi ziren bestak Arantzan. Haien izenean Lucia Iparragirrek hartu zuen hitza, eta ondotik, Gregorio Mitxelenak biztu zuen suziria. Handik aitzinera ez zen etxean gelditzeko aitzakiarik izan Arantzan. Igande arratsean borobildu zituzten bestak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun