Abuztuaren 23an bukatuko da Bortziriak Pilota Elkartean izena emateko epea

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 19a

Berako bestetan omenaldia egin zieten Bortziriak Pilota Elkarteko kideei.

2026-2027 denboraldiari begira jarria da Bortziriak Pilota Elkartea, eta apuntatzeko epea zabalik du. 

Izena emateko epea abuztuaren 23ra arte paratu badute ere, jakinarazi dutenez, denboraldian zehar ere izena emateko edo alde batera uzteko aukera izanen da. Epea entrenamendu taldeak egiteko hartuko dute kontuan. Aitzineko denboralditik apuntatuta daudenek ez dute berriz izena eman beharko. 

Lotura honetan sartuta eman behar da izena. Lehenbiziko bi urteetako umeek (2019 eta 2020. urteetan jaiotakoek) hilabetean 15 euroko kuota ordaindu beharko dute eta gainerakoek 25 euro. Senideak izanez gero, familiako 30 euro ordaindu beharko dira. Hau da, pilota eskolan dabiltzan bi anai-arrebek hilabetean 30 euro ordaindu beharko dituzte, eta hiru anai-arrebek ere bai. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun