Sukaldaria kontratatzerakoan, hiru puntu hauek hartuko dituzte kontuan:
- Euskaraz jakitea edo euskaraz ikasi/aritzeko borondatea izatea.
- Sukaldean esperientzia izatea.
- Haurrak eta hezkuntza munduan elkarlanean aritzeko borondatea izatea.
Baldintzak horiek betetzen dituzten eskolako gurasoek lehentasuna izanen dutela zehaztu du guraso elkarteak, eta interesa dutenek abuztuaren 24ra arteko epea izanen dute euren proposamena aurkezteko. E-mailez egin beharko da, arantzakogurasoelkartea@gmail.com helbidera idatzita.
Aukeratutako sukaldaria irailaren 4tik eta 2027ko ekainaren 22ra bitarte ariko da lanean.