Nafarroako hirugarren mailako aizkolari txapelketaren finala jokatuko dute abuztuaren 15ean Arantzan

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 13a

Hirugarren mailako aizkolari txapelketaren finala jokatuko duen boskotea: Unai Valverde, Iker Goldarazena, Jose Maria Benito, Urko Erize eta Xabier Mitxelena iruritarra.

Emakumeen eta gizonezkoen lokotx biltze txapelketak ere Arantzako frontoian erabakiko dira, larunbatean 18:00etan hasita

Nafarroako hirugarren mailako aizkolari txapelketaren finala jokatuko da abuztuaren 15ean, larunbatean 18:00etan hasita, Arantzako pilotalekuan. Iruñeko sanferminetan jokatutako kanporaketan hamabortz aizkolari aritu ziren eta bortzek lortu zuten finalerako txartela: Iker Goldarazena (Berriozar), Xabier Mitxelena (Irurita), Unai Valverde (El Espinar-Segovia), Jose Maria Benito (Valsain-Segovia) eta Urko Erize (Osakar). Lau enbor moztu beharko dituzte, bina 45 ontzako eta kanaerdiko eta bi lehenbizikoek bigarren mailara igatea lortuko dute.

Lokotx biltze txapelketak ere

Aizkolariak ez ezik, lokotx biltzaileak ere ariko dira Arantzako jaialdian eta emakumezkoen nahiz gizonezkoen Nafarroako txapelak banatuko dituzte. Emakumezkoetan, azken urteetan txapeldun izan den Berako Ainhoa Etxegarairekin batera, Leire Herrera (Antsoain), Sara Zapata (Txantrea) eta Nerea Huarte (Elkarte) ariko dira. Lehen bi sailkatuak Euskal Herriko txapelketan ariko dira.

Gizonezkoen txapelketan, berriz, zortzi kirolari arilo dira, tartean iaz podiumera igo ziren Manex Sarasola eta Luken Urtxegi. Beraiekin batera, Josu Elizalde (Betelu), Lur Gil (Elkarte), Iosu Huarte (Elkarte), Asier Agirre (Berriozar), Aimar Martinez (Berriozar) eta Aitor Blanco (Txantrea) ariko dira. Hemen ere, bi lehenbizikoek Euskal Herriko txapelketan hartuko dute parte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun