Nerea Sorondo beratarra Euskal Herriko Aizkolari Txapelketaren finalean izanen da azkenean

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 7a

Gaur egungo Euskal Herriko txapelduna da Nerea Sorondo eta txapela defenditzeko aukera izanen du abuztuaren 29an Berriozarren.

Euskadiko Herri Kirol Federazioak antolatutako Euskal Herriko Emakumezkoen Aizkolari Txapelketako kanporaketa jokatu zuten igandean Berangon (Bizkaia). Bederatzi emakume aritu ziren lehian, abuztuaren 29an Berriozarren jokatuko den finaleko sei txartelen bila. Tartean zen Berako Nerea Sorondo Maritorena, gaur egungo txapelduna, baina ezustean, zazpigarren izan zen eta ez zuen finalerako txartelik eskuratu. Halere, Laiene Pikabeak ezin izanen du parte hartu finalean eta bere lekua hartuko du Berako aizkolariak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun