Bestak 2026

[ARGAZKIAK] Kantu, musika, dantza eta zezensuzkoarekin bukatu dira Berako bestak

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 7a

Bukatu dira Berako bestak. Dotore joan dira aurtengoak eta hondarreko egunean ere, kantuan eta dantzan, musika aditzen eta zezensuzkoaren aitzinean korrika ibili dira adin guztietako beratarrak. Goizeam. Bera Kantari taldea Garaitarreta auzoan ibili zen eta Alkeberean ostatu hartua zuten Estatu Batuetako bezeroei ere ernatzea goxatu zieten, elkarrekin argazkia atera baino lehen. Arratsaldean, Herriko Etxeko Plazan kontzertua eskaini zuen Tenerifeko musika bandak. Ordu berean bertso-merienda musikatua ere bazuten txosna gunean, Nerea Ibarzabal eta Ekhiñe Zapiain bertsolariekin. Bukatzeko, dantza herrikoien ondotik, zezensuzkoa ibili zen Itzea karrikatik Altzateko Plazaraino. Guttiago falta da 2027ko Berako bestetarako!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun