Berako bestetan migattuak indartzeko «paktu patriarkala» salatu du Goldatzek

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 6a

Berako bestetan migattuak indatzerko erabili den paktru patriarkala salatu du Goldatz Berako talde feministak.

Goldatz Berako Emakume Feminista Taldeak salatu duenez, «Berako bestetan bi egunez migattuak egotea erabaki du udalak bertze behin ere». Goldatzen erranetan, «aurten gainera lehenengoz, gau giroan antolatu dituzte, gizonkeria alkoholarekin indartzeko aukera emanez. 

Hori gutti ez balitz, gizon talde antolatu batek ostatua jarri du bertan udalaren baimenarekin». Goldatzek gogor salatu du «migattuak indartzeko erabili den paktu patriarkala» eta «Besta eredu herrikoietan gizonkeria eta sufrimendua sobran! MIGATTURIK EZ!» zioen pankarta zintzilikatu du Berako Herriko Etxeko Plazan.

Kartela zintzilikatu dute Berako Herriko Etxeko Plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun