Arratseko mendi bizikleta itzulia antolatu dute Etxalarren abuztuaren 8an

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 5a

Arratseko mendi ibilaldia antolatu dute Etxalarren larunbatean.

Larunbatean 21:00etan gelditu dira frontoian, Hiru Mugatako buelta egiteko (22 kilometro)

Etxalar BTT Taldeak arratseko mendi bizikleta itzulia antolatu du abuztuaren 8an. Larunbatean 21:00etan gelditu dira Etxalarko frontoian eta Hiru Mugatako buelta egiteko ideia dute, 22 kilometroko itzulia. Txirrindulariek bakoitzak bere linterna eraman beharko du eta herrian edaria eta janaria izanen da. 14 urtetik beheitikoek heldu batekin joan beharko dute. Antolatzaileek ez dute bere gain hartuko ibilbidean gertatzen ahal diren istripuen erantzukizunik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun