'Lau haizeetara' film laburren proiekzioa eginen dute ortziralean Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 5a

Raul Barrerasek Baztanen egindako grabazioaren irudia. Argazkia: Mikel Godoy

Udalbiltzaren Geuretik Sortuak programako azken edizioan lau film labur osatu dituzte, tartean Raul Barreras zinemagileak Baztanen grabatutako Bitartean, gero. Filmak Lau haizeetara izenpean proiektatzen ari dira orain herriz herri, eta abuztuaren 7an, ortziralean 22:30ean Etxalarko frontoian emanen dute (Udako Zinea).

'Lau haizeetara'

Euskal Herriaren luze-zabalean, lau haizeetara hedatzen diren istorioak bildu dituzte lau zinegilek aurtengo edizioan. Raul Barreras karrantzarrak Bitartean, gero izeneko lana ondu du Baztango bailararen txokoetan; Aitor eta Izaro Arruti anai-arrebek Mintzo zen film laburra sortu dute Elorrion izandako esperientziatik abiatuta; Olatz Ovejerok Larrabetzun oinarritu du bere Ikusi Makusi izeneko pieza; eta Alba Lozanok, azkenik, Zumaia izan du kokaleku Aho Beltza izeneko laburra sortzeko. Euskal Herria irudiz kontatzeko lau modu, edo lau haize-bolada fresko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun