Aurten ere bi ibilbide paratu ditu aukeran Beti Gaztek eta, berritasun bezala, luzea egiten dutenek Bizibide zirkuituko zati bat egiteko aukera ere izanen dute
Ibilaldiak bi ibilbide eskainiko ditu aurten ere, parte hartzaile bakoitzak aukeratuko dituenak: Ibilbide motzak 23,24 kilometro luze eta 770 metroko desnibela izanen du eta ibilbide luzeak 37,1 kilometro luze eta 1.482 metroko desnibela. Aurten, berritasun bezala, ibilbide luzea egiten dutenek Bizibide zirkuituko zatia egiteko aukera ere izanen dute. Aukera honekin, ibilbidea 42,84 kilometrokoa izanen da eta 1.800 metroko desnibela izanen du.
Izen-emateak irekiak daude www.kirolprobak.com atariaren bitartez (edo beheitiko karteleko QR kodearen bidez) eta irailaren 11ko 23:59ak arte egin daiteke.