Joko txapelketak izanen dituzte abuztuaren 6an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 4a

Alondegiko arkupetan eginen dituzte jokoak ortzegun arratsaldean.

San Fermin erretiratuen elkarteak antolatu ditu Alondegian, ortzegunean 17:00etan

Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak antolatuta joko txapelketak izanen dituzte abuztuaren 6an, ortzegunean 17:00etan Alondegian: igela, arku-tiroa, toka, boloak, uztaiak, itu-pilotak… Jokoak bukatzean pintxoak eskainiko zaizkie parte-hartzaileei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun