Julen Goia lesakarra laugarren izan da Espainiako xake azkarreko txapelketan

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 4a

Julen Goia lesakarra ezkerrean, munduko txapeldun den Marc Barceloren kontra jokatutako azken partidan. Hau izan zen txapelketa osoan galdu zuen partida bakarra.

Espainiako xake azkarreko txapelketa jokatu zen abuztuaren 1ean eta 2an Torre Pachecon (Murtzian) eta bertan parte hartu du Julen Goia Mitxelena lesakarrak. Larunbat arratsaldean bortz txanda jokatu zituen (3 irabaziz eta bertze biak berdinduz) eta igande goizean bertze lau txanda (3 irabaziz eta azkenekoa galduz). Azkeneko txandan, hain zuzen, sub-10 kategorian munduko txapeldun den Marc Barceloren aurka jokatu zuen. Ondorioz, Julen Goiak laugarren egin du Espainiako xake azkarreko txapelketa honetan, 10 urtez beheitiko kategorian.

Julen Goia, Espainiako xake azkarreko txapelketako laugarren postuko dominarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun