Beran larunbatean jokatu zen jardunaldiaren ondotik, Ainhoan jokatuko dute hurrengoa abuztuaren 15ean
Emakumezkoen eta gizonezkoen lau partida jokatuko zituzten: lehenik Berako emakumeek irabazi zieten Sarako emakumeei; ondotik, Sarako gizasemeek garaipena lortu zuten Baztangoen kontra, lehia estu baten ondotik; hirugarren partidan Etxalarko emakumeek irabazi zieten Zugarramurdikoei eta laugarrenean, Berako gizonezkoek irabazi zieten Ainhoakoei.
Emaitza hauekin, Etxalarko emakumeek dagoeneko segurtatua dute Sarako bestetan jokatuko den finalerako txartela. Bertze finalista, Bera eta Ainhoaren artean jokatuko den partidan erabakiko da. Gizonezkoetan, bi multzotan banatuak daudenez, oraindik erabakitzeko dago zein izanen diren finalerdietan.