Nerea Sorondok ez du Euskal Herriko aizkolari txapelketako finalerako txartelik lortu

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 3a

Berriozarren abuztuaren 29an jokatuko den finalerako txartela lortu duten sei aizkolariak, Berangoko kanporaketaren ondotik.

Euskadiko Herri Kirol Federazioak antolatutako Euskal Herriko emakumezkoen aizkolari txapelketako kanporaketa jokatu dute igande arratsaldean Berangon (Bizkaia). Bederatzi emakume aritu dira lehian, abuztuaren 29an Berriozarren jokatuko den finaleko sei txartelen bila. Tartean zen Berako Nerea Sorondo Maritorena, gaur egungo txapelduna, baina ezustean, zazpigarren izan zen eta ez du finalerako txartelik eskuratu.

Gaur egungo txapelduna den aizkolari beratarra zazpigarren izan zen Berangoko kanporaketan eta abuztuaren 29an Berriozarren jokatuko den finaletik kanpo gelditu da

Hiruna enbor moztu behar zituzten kanporaketan: kanaerdiko bat (54 ontza), 45 ontzako enbor bat eta 36 ontzako enbor bat. Oihana Fernandez de Barrena arabarra izan zen bizkorrena (8.07), Nerea Arruti bigarren (8.40), Laiene Pikabea hirugarren (8.48), Uxue Ansorregi laugarren (9.16), Lucia Orbe bosgarren (10.44) eta Irati Astondoa seigarren (11.18). Berez, zuzen bidean eta norbaitek uko egiten ez badio, seikote hau ariko da finalean. Zazpigarren Berako Nerea Sorondo izan zen (11.15), zortzigarren Malen Barrenetxea (13.48) eta bederatzigarren Ainize Perez (14.50).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun