Berako herriko etxeko balkoian ikurrina paratu eta Espainiako bandera kendu egin du Ernaik

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 3a

Espainiako bandera kende eta ikurrina paratu du Ernaik Berako herriko etxean.

Abuztuaren 1ean, larunbat goizaldean, Berako herriko etxeko balkoira igo eta Espainiako bandera kentzearekin batera, ikurrina handi bat hedatu du Bortzirietako Ernaik. Igorritako adierazpenak dioenez, «Beran, 50 urteren ondotik gure ikurrak udaletan egotea debekatua egoten jarraitzen du. Orain dela 50 urte, baita gaur egun ere, inposatutako ikurrak kendu eta gureak jarri ditugu. Gure herrian gure ikurrak! Gora Euskal Herria askatuta!»

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun