Idiazabalgo korrikalariak hirugarren postua lortu zuen 2023an, eta aurten 32 minutu eta 56 segundo behar izan ditu Bera inguruan errepide zein mendi bidez osatutako 7,8 kilometroko ibilbidea osatzeko eta irabazteko. Aritz Arratibel irundarrak (33:10) eta Gwendal Larqé beratarrak (33:11) podiuma osatu zuten bigarren eta hirugarren lekuetan.
Emakumezkoen kategorian Ane Elzaurdia beratarrak bere bortzgarren garaipena lortu zuen lasterketa honetan 37 minutu eta 21 segunduko denborarekin. Ainhoa Etxegarai beratarra (39:32) eta Oihana Arruti lesakarra (39:33) izan ziren podiumeko hurrengoak. 58 emakumek parte hartu zuten.
Sailkapen osoa
Jubenilen kategorian Gartxot Iribarren eta Uxue Etxegarai izan ziren irabazleak.
Kuadrilletan bertze urte batez Eztakit izan zen azkarrena, In ta Kenduren aurretik.
Guztira 268 korrikalarik hartu zuten parte lasterketa, egin diren 12 edizioetatik jendetsuena izanik, 2025eko 253 parte hartzaileak gaindituz.
Morzillo kuadrillak, 12 pertsonez osatua, 18 urtez azpikoen arteko kuadrilla handienaren saria eraman zuen.
Gwendal Larqué eta Ane Elzaurdiak Bortzirietako III. Kopako buruan segitzen dute, Lesaka, Alkaiaga eta Gau Krossa jokatu ondotik. Hurrengo proba Agerrako Krosa izanen da, abuztuaren 29an.
Lasterketa giro ederrean egin zen, hagitz tenperatura atsegina izan zuen gau batean, eta jende eta musika ugari izan zen ibilbideko hainbat gunetan