Arantzako hilerrian moldaketa lanak egin dituzte

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 2a

Itxura dotorea hartu du Arantzako hilerriak konponketa lanak egin ondotik. Argazkia: Joxeramon Amoros Oskoz

Arantzako Udalak hilerrian obra batzuk egin ditu: aparkaleku ondoko pareta zati bat bota eta pareta berria bere gurutzearekin, berriro, egin; landareak moztu; beheko ataka kendu; ataka berria paratu hilerri berrian; ate nagusia moldatu; zolaberritu eta estolda berria egin. Orain sarbidea hobekiago dago eta hil-kotxea, gibelka, bertara joaten ahal da.

Ate nagusia moldatu dute. Argazkia: Joxeramon Amoros

Lanak herriko langileek eta Jabier Mari Etxebestek, auzolanean, egin dituzte eta hagitz ongi gelditu da.

Orain sarbidea hobekiago dago eta hil-kotxea, gibelka, joaten ahal da. Argazkia: Joxeramon Amoros

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun