Kategoriaka hainbat sari banatuko dituzte. Lehendabiziko hiru emakumeek eta gizonek sari bana hartuko dute. Gainera, Berako kuadrillen arteko sailkapena ere izanen da.
Kuadrillak lau korrikalarik osatuko dituzte, eta guttienez emakume bat egon beharko da taldean. Talde bakoitzeko lehenengo hiruen denborak hartuko dituzte kontuan sailkapena osatzeko, baina, helmugara laurek ailegatu beharko dute.
Sailkapen bakoitzeko lehenengo hiru korrikalariek eta lehen bi kuadrillek Biokeko sariak jasoko dituzte. Kuadrillen kasuan, sailkapen onena izan duten hiru pertsonen puntuak hartuko dira eta gutxienez emakume bat egon beharko da.
Horrez gain, lehenengo bi jubenilek (emakumezkoen zein gizonezkoen sailkapenean) saria jasoko dute, eta parte-hartzaile gehien dituen 18 urtetik beherako kuadrillak lau bazkari lortuko ditu Mendiko Jatetxean, Ibardin Fundazioak emandakoak.
Korrikalari guztien artean, Ptzel markak emandako zortzi frontal zozkatuko dira.
Izena emateko aukera irekia dago hemen, eta 12 euroren truke egiten ahal da uztailaren 31ra arte.
Gehienez 280 lagunek parte hartzen ahalko dute lasterketan.
Bortzirietako Lasterketa Herrikoien Koparako hirugarren proba puntuagarria izanen da.