Joan den astean Nafarroako herri bateko bestetan eraso sexista pairatu zuen Berako neska batek. Berako Goldatz Emakume Taldeak, lehenik eta behin «bere babesa» adierazi nahi dio erasotuari eta bere inguru guziari, «zurekin gaude». Irmoki gaitzetsi nahi dute gertaturikoa eta Berako besten atarian gauden honetan, «argi dugu ez dugula inolako erasorik onartuko». Horregatik guziagatik, abuztuaren 1ean, larunbatean 20:00etan, kontzentrazioa eginen dute Mukixu zubian, «Erasoen aitzinean autodefentsa feminista!» goiburupean.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.