Berako Udalak uraren kontsumo arduratsua egitera deitu ditu herritarrak, bando baten bidez: «Ura ezin dugu nolanahi gastatu eta aurreztu beharra dago».
Hurrengo egun nahiz asteetako eguraldi aurreikuspenek, ez dute euri kopuru esanguratsurik iragartzen. Beraz, ur kontsumoa aurrezteko egin beharrekoak ere azaldu ditu Berako Udalak:
- Lorategi eta baratzeen ureztatzea murriztu.
- Ur bidezko kotxe eta ibilgailuen garbiketak ere murriztu.ur era
- Igerileku pribatuetan ur erabilera murriztu.
- Etxeetako ur kontsumoa zaindu eta murriztu.
Ura aurrezteko zentzuz eta arduraz jokatzeko deia egin du Berako Udalak, «egoeraren larritasuna ulertuko duzuelakoan, eskerrik asko zuen laguntzagatik».