Lesakako pilotalekua itxita egonen da abuztuaren 3tik 14ra

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 31

Lesakako pilotalekua itxita egonen da abuztuaren 3tik 14ra, zenbait lan auzolanean egiteko.

Lesakako udal pilotalekua abuztuaren 3tik 14ra itxita egonen da, segurtasun neurriak hobetzeko eta margotze lanak egiteko. Lesakako Udalak jakinarazi duenez, «lan horiek auzolanean eginen dira» eta beharrezko material guztia Lesakako Udalak berak jarriko du.

 

Segurtasun neurriak hobetzeko eta margotze lanak egiteko auzolanera animatzeko deia egin du Lesakako Udalak

Lesakako Udalak oharrean dioenez, «auzolana gure herriko elkarlanaren eta konpromisoaren adierazgarri da. Horregatik, herritarren parte-hartzea ezinbertzekoa da», eta aldez aurretik eskertu nahi dute «laguntzeko prest agertzen zareten guztien ekarpena». Laguntzeko prest dagoena Arkupe Pilota Elkartearekin harremanetan jar dadila.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun