Juan Carlos Pikabearen margolanak ikusgai izanen dira abuztuan Lesakan

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 31

Juan Carlos Pikabea margolari lesakarrak bere lanak ikusgai izanen ditu abuztuaren 1etik 30era Otsangoko Irisarri etxean.

Azken urteetako ohiturari eutsiz, Juan Carlos Pikabearen margolanak ikusgai izanen dira abuztuaren 1etik 30era Lesakako Otsango auzoko Irisarri etxean. Egunero zabalik izanen da, 17:30etik 20:30era.

 

Urrian Nafarroako Parlamentuan

Urriaren 6tik 31ra, berriz, Bidasoa, ur gozotik gazietara erakusketa paratuko du margolari lesakarrak Nafarroako Parlamentuan. Pikabeak aipatu duenez, «gure ibaiatik txango bat da, jaiotzetik itsasoraino».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun