Bederatzi aizkolari ariko dira lehian finalerako sei txartelen bila, tartean Berako Nerea Sorondo, gaur egungo txapelduna
Beratarrarekin batera, Uxue Ansorregi, Irati Astondoa, Laiene Pikabea, Nerea Arruti, Oihana Fernandez de Barrena, Malen Barrenetxea, Ainize Perez eta Lucia Orbe ariko dira. Hiru enbor moztu beharko dituzte kanporaketan: kanaerdiko bat (54 ontza), 45 ontzako enbor bat eta 36 ontzako enbor bat. Aipatu bezala, kanporaketako sei onenak pasako dira abuztuaren 28an Berriozarren jokatuko den finalera.