Igande honetan Larunera mendi irteera antolatu du Lesakako Beti Gazte elkarteak

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 30a

Beti Gazteko mendizaleak Pirinioetan, joan den urtean. Igande honetan hurbilagoko mendian ibiliko dira, Larunen.

Lesakako Beti Gazte elkarteak antolatuta Larunera mendi irteera eginen dute abuztuaren 2aan. Bi ibilbide izanen dituzte aukeran. Luzeena eginen duten mendizaleak, bortz bat ordukoa, igandean 06:45ean geldituko dira plazan, autoetan harrobiraino joateko. Laburrena eginen dutenek igandean 07:30ean geldituko dira plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun