Bi autobus izanen dira berara joateko: horietako batek Arantza-Igantzi-Bera bidea eginen du, eta bertzeak Etxalar-Lesaka-Bera bidea.
- Arantza-Igantzi-Bera autobusa
Arantzako aparkalekutik 21:00etan eta 23:00etan aterako da autobusa. Handik Igantzira joanen da eta 21:15an eta 23:15ean Bi-Biden autobusa hartzeko aukera izanen da. Igantzitik Berara joanen da eta Beratik Igantzira eta Arantzara joateko autobusa, berriz, 04:00etan eta 06:00etan aterako da, Euskalduna paretik.
- Etxalar-Lesaka-Bera
Etxalarko Landaburutik 21:45ean eta 23:45ean abiatuko da autobusa, eta 22:00etarako eta 00:00etarako Lesakako suhiltzaileen parkean izanen da. Handik Berara joanen da.
Bueltarakoan, berriz, Beratik Lesakara eta Etxalarrera joateko autobusa, 03:00etan, 05:00etan eta 07:00etan aterako da Berako Euskaldunatik.
16-18 urtekoek gurasoen baimena
Joan-etorria bortz euro kostako da eta Bortzirietako Gizarte Zerbitzuek oroitarazi dutenez, «adin ttikikoek zerbitzua erabiliz gero, gertatzen ahal diren bizipenen arduradun gurasoak izanen dira. Eta autobus barrenean, ez inon, ez da errespetu faltarik onartuko».
Bertzalde, aipatu behar da 16 urtetik goitikoek erabiltzen ahal dutela zerbitzua eta Bortzirietan bizi diren eta 2008, 2009 eta 2010 urteetan sortu diren adin ttikikoek beren gurasoen baimena sinatu eta aurkeztu behar dutela.