Denera 300 txartel paratuko dituzte salgai eta txartelaren prezioa 35 eurokoa da. Pertsona bakoitzak gehienez ere bortz txartel erosten ahalko ditu. Menuari dagokionez, entsalada, txekor haragia, postre goxo goxoa, kafea eta kopa, txanpaina, Fariasak eta sagardoa eta ardoa izanen dute.
Oharrak
Ermitara joan-etorria txarangarekin egin behar da eta sartzeko, txartela aurkeztu beharko da. 14:00 arte ezin izanen da ermitako zelaira sartu. Adingabekoei gerta dakieken oro gurasoen erantzukizuna izanen dela ohartarazi dute Asauko antolatzaileek eta ez dute bere gain hartuko asauan gertatzen ahal diren istripuen erantzukizunik.