Ur eskasia dela eta hartu diren neurriak
Ur eskasia dela eta, Nabazeko deposituetatik hornitzen den eremuan (Nabaz, Katazpegi eta Otsango auzoko zati bat), ur mozketa egin da joan den asteburu osoan, 22:00etatik 06:00etara. Astelehenean deposituen egoera aztertu zuten berriz eta horregatik hartu da ortzegun goizean ura mozteko erabakia. Era berean, udalak ohartarazi duenez, «egoerak bere horretan jarraitzen badu, antzeko neurriak hartu behar izan daitezke herriko bertze gune batzuetan ere». Horregatik, herritar guztiei ura arduraz erabiltzeko eta kontsumoa ahal den neurrian murrizteko deia egin die.