Uztailaren 17an Harat musika taldeak eman zien hasiera Arantzako Aterpeko udako kontzertuei. Joan den larunbatean La Chula Potra aritu zen eta larunbat honetan, 19:30ean, Octavio Nievskyren eskutik rock doinuak izanen dira nagusi. Abuztuaren 8an, 19:30ean, Arima Soul Systemen txanda izanen da (Lidia Insausti eta Makala) eta 22:30etik aitzinera DJ Makalak hartuko du lekukoa. Abuztuaren 22an, Belarri Fuckers taldearen kontzertuarekin borobilduko dute udako kontzertuen zikloa.