Berako Eztegarako bizilagunek auzolanerako hitzordua izan dute gaur, uztailaren 28an. Lan talde polita bildu da eta errepide ertzeko belarrak kendu, pasealekuan dauden bankuen oholak moldatu, margotu, loreontziak txukundu eta margotu eta bertze zenbait lanetan aritu dira. Ederki ibili dira eta auzoa politago utzi dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.