[ARGAZKIAK] Ricardo Valdes nagusitu da Berako XXII. Txirrindularitza Sarian

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 28a

67 txirrindulari abiatu ziren igandeko proban eta 30 helmugaratu zireN

Berako Gure Txokoa Elkarteak hogeita bigarren aldiz antolatutako Berako TxirrindulariTza Saria egin zen igandean, kadete mailako txirrindulariei zuzendua. 67 txirrindulari abiatu ziren, tartean Irunes taldeko Mattin Urroz beratarra eta Ur Atondo etxalartarra, eta horien artean 30 helmugaratu ziren, 43 kilometroko ibilbidea egin onDOtik. DH Ameral-Heygaz taldeko Ricardo Valdes nagusitu zen eta mendiko sailkapenean ere bera izan zen irabazle. Berako helmugan, Valdesen gibeletik, bigarren Louis Lemarcis (Urt Velo 64) izan zen eta hirugarren Aitor Olite (Ega Perfil).

Tarteko helmugen saria Ega Perfil taldeko Xabier Lopezentzat izan zen eta mendiko saria: Ricardo Valdes berarentzat. Taldeka irabazlea Erro y Eugui - C.C. Ermitagaña izan zen.

Hamar itzuliko ibilbidea egin zuten eta bertan mendiko saria, azken itzuliko mendate bakarra zen, 4. mailakoa, Euskaldunatik Kaxernara goitu baitziren txirrindulariak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun