Berako Gau Kroseko ibilbidea egiteko gelditu dira gaur arratsean

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 28a

Larunbatean eginen den Berako Gau Kroseko ibilbidea ezagutzeko gelditu dira gaur arratsean Altzateko Plazan.

Abuztuaren 1ean eginen den probarako izena eman daiteke uztailaren 31 arte, 12 euroren truke

Abuztuaren 1ean egitekoa da Berako Gau Krosa. 7,8 kilometroko ibilbidea egin beharko dute korrikalariek, iazkoaren berdina, eta izena eman daiteke www.pb-organisation.com webgunean uztailaren 31 arte, 12 euroren truke. Gehienez 280 dortsal eskainiko dira eta derrigorrezkoa izanen da kopetako linterna erabiltzea. Ibilbidea ikuskatzeko aukera izanen dute korrikalariek eta horretarako uztailaren 28an, asteartean 21:30ean egin dute hitzordua Altzateko Pazan. Hemen ere kopetako argia eramatea beharrezkoa izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun