Eremuaren arabera, 120 euroko bortz sari eman dituzte eta bertze bi sari berezi, originaltasunagatik eta urteetan egindako lanagatik
Joan den urtera arte hamar sari banatzen ziren, 60 eurokoak, eta aurten herriko bortz eremutako sari bakarra banatu da, 120 eurokoa. Saria handitzeak hurrengo urterako balkoiak lorez betetzeko motibazioa sortzea du helburu.
Bortz sarituak
Hauek izan dira eremu bakoitzeko bost sarituak: Saridunek 120 EURO eta larroxa bat eskuratu zuten.
- Baserrietako eremuan: Izaskun Elizondo
- Agerrako eremuan: Laureano Iriarte
- Bera/Bidasoa karrika eremuan: Milagros Irazoki
- Legia/Kanttonberri/Eztegara eremuan: Gema Indaburua
- Altzate eremuan: Maria Jesus Arozamena
Sari bereziak
Bertzetik, aurtengoan bi sari berezi eman ditugu, originaltasunagatik eta urteetan egindako lanagatik.
SARI BEREZIAK: Lore sorta eta oroigarria
- Ixabel Urtxegi
- Maribi (Tomatera balkoian)
Saritu guztiei balkoian paratzeko oroigarri edo seinale bat eman zitzaien (Ureztatzeko urrezko ontzi bat) eta jardunaldia bukatzeko musika giroan otordu ttiki bat egon zen denentzat.