Ura arduraz erabiltzeko eskaera egin du Lesakako Udalak

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 24a

Ura arduraz erabiltzeko eta alferrikako kontsumoa saihesteko eskaria egin du Lesakako Udalak.

Azken hilabeteetako euri faltaren ondorioz, ur baliabideak nabarmen murriztu dira eta Nabazko deposituan uraren maila hagitz baxua dela ohartarazi du Lesakako Udalak. Horregatik, ez dute gomendatzen bertako ura edatea, egoerak hobera egin arte. Horregatik ere, Lesakako Udalak herritar guztiei ura arduraz erabiltzeko eta alferrikako kontsumoa saihesteko eskatu die.

Nabazko deposituko uraren maila hagitz baxua da eta bertako ura ez edatea gomendatu dute, egoerak hobera egin arte

Horretarako, «beharrezkoa ez den ur-kontsumoa saihestea» gomendatu du Lesakako Udalak, «bertzeak bertze, grifoak alferrik irekita ez uztea, lorategiak bero handieneko orduetan ez ureztatzea, ibilgailuak ez garbitzea edo igerilekuak ez betetzea». Herritarren laguntza ere eskertu du Lesakako Udalak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun