Helduen proba 17:30ean izanen da eta parte hartzaileek zazpi kilometro eta 300 metroko desnibela duen ibilbidea osatu beharko dute. Horren aitzinetik, 17:00etan 14 urte artekoentzako proba izanen da, eta hiru kilometroko bidea osatu beharko dute.
Izena emateko mezu bat bidali behar da alkaiagatrail@hotmail.com helbidera parte hartzailearen izen abizenak, jaiotze data eta NAN agiriarekin batera. Korrikalariek zazpi euro ordaindu beharko dituzte eta prezio horretan sartzen dira istripuen kontrako asegurua eta ogitartekoa. Egunean berean ere izena emateko aukera izanen da.