Bestak 2026

Egitarau zabalarekin datoz Alkaiagako bestak aurten ere

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 23a

Asteburuan ospatuko dituzte Alkaiagako bestak.

Uztailaren 25ean, larunbatean, XV. Alkaiaga Trail mendi lasterketa eginen dute eta igandean segida izanen du bestak pilota partida, herri kirolak, bertsolariak, bazkaria...

Alkaiagako bestetako egitarauan kirolak toki garrantzitsua izanen du bertze urte batez. Uztailaren 25ean, 17:00etan hasiko da Alkaiaga Trail mendi lasterketa. Haurrak izanen dira lasterka egiten lehenak eta segidan, 17:30 aldera helduen txanda izanen da. Gero, txaranga aterako eta txupinazoa botako dute. Segidan, euskal dantzak eta afaltzeko ogitartekoak izanen dituzte. 21:00etatik aurrera musikarik ez da faltako, Iruzta taldea eta DJ Alkape ariko dira. Uztailaren 26an, igande goizean, pilota partidak eta herri kirolak anltolatu dituzte. Gaita jotzaileak ere ariko dira eta 11:30ean meza izanen dute. Eguerdian, bertsolariak eta bazkaria izanen dituzte eta bazkalondoan musika, Imanol Intxausti eta Iñaki Larrañagarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun