Eskualdeko ekoizleen txokoa paratu dute Lesakako Turismo Bulegoan ere

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 22a

Eskualdeko ekoizleen produktuak ezagutu eta erosteko aukera bada uda honetan Lesakako Turismo Bulegoan paratu den eskualdeko ekoizleen txokoan. Bertako zaporeak eta kalitatezko produktuak aurkituko dituzte hurbiltzen direnek, astelehenetik ortziralera, 09:30etik 14:00etara eta 15:30etik 17:30era eta larunbatetan 10:00etatik 14:00etara.

Okoro-Baztango Ardo xurie (Arizkun), Linddurrenborda sagardoa (Lesaka), Larraldea sagardoa (Lekaroz), Kibbi zukua (Donamaria), Kibbi purea (Donamaria), Agorleku ardi gazta (Lesaka), Otxunea ardi gazta (Lesaka), Erlanki eztia (Lesaka), Beraska eztia (Bera), Maialenen baratzea-kiwi marmelada (Zugarramurdi) eta Maira pastak (Etxalar) eskura daitezke txokoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun