Uztailaren 17an Bera eta Urruña elkartzen diren Ibardingo lepoaren eta Manttale artean egin zen emanaldia. Herri Kanta kontzertuan Et Incarnatus Orkestrak, Easo Abesbatzak eta Kalean Kantuz taldeek parte hartu zuten, Anabel Arraizaren gidaritzapean. Beratik ez ezik, Urruñatik, Biriatutik eta Endarlatsarik ere hurbildu ziren mendizaleak.
Uztailaren 19an Errengan (Lesaka eta Oiartzun artean) izandako musika emanaldia ere bikaina izan zen. Janus Lester, Irune eta Itsaso Elizagoien, Leturia, Odei Barroso, Garazi Esnaola, Rogelio Botanz, Percuteras de Garaldea eta Et Incarnatus Orkestra aritu ziren eta mendizale eta musikazale aunitz hurbildu ziren, eguraldi bikaina lagun.