Aste honetan odola emateko aukera izanen da Beran

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 21a

Ortzegunean eta ortziralean, uztailaren 23an eta 24an, odola emateko unitate mugikorrak geldialdia eginen du Beran.

Lagun Haundiak elkartearen egoitzan izanen da odola emateko aukera: ortzegunean, uztailaren 23an, arratsaldez, 17:15etik 20:45era, eta ortziralean, uztailaren 24an, goizez, 09:30etik 13:15era.

Odola eman nahi dutenek aitzinetik ordua hartu behar dute Adona Nafarroako odol emaileen elkartearen webgunean sartuta edo 848 42 05 73 telefonora deituta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun