Harat musika taldeak kontzertua emanen du ortziralean Arantzan

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 16a

Ibai Gogortza kantaria eta gitarrista.

Arantzako Aterpean antolatu duten uda honetako kontzertu zikloaren barrenean, lehenbiziko hitzordua izanen da. 

Harat taldea 2022an sortutako rock musika taldea da eta diskoa ere badute. Ibai Gogortza taldeko gitarrista eta kantaria da, Mattin Arbelaitz bateria jotzailea eta Iñigo Telletxea baxu jotzailea. Bihar, ortziralea, uztailaren 17an, Arantzako Aterpean ariko dira 22:00etatik aitzinera. 

Ondoko hitzorduak
  • Uztailaren 25ean, La Chula Potra gonbidatu dute, 19:30ean.
  • Abuztuaren 1ean, Octavio Nievskky ariko da, 19:30ean.
  • Abuztuaren 8an, alde batetik, 19:30ean Arima Soul ariko da eta bertzetik, 22:30ean DJ Makala.
  • Abuztuaren 22an, azkenik, Belarri Fuckers-en txanda izanen da. 22:00etan hasiko da bere saioa

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun