Erriberako Futbol Eskolaren Lesakako campusaren lehen txanda azken txanpan

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 16a

Erriberako Futbol Eskolak antolatutako campusaren lehen txandan ari diren mutikoak eta monitoreak, esakako Masteg futbol zelaian.

Erriberako Futbol Eskolak hogeita hamahirugarren urtez antolatu duen campusaren lehenbiziko txanda egiten ari dira aste honetan, hogeita laugarren urtez, Lesakan. Hamabi eta hamalau urteko 69 mutiko ari dira, tartean Beti Gazteko bi, Mattin Maritxalar eta Ekai Maritxalar. Monitoreen artean ere, Olaia Telletxea eta Orti Arotzena lesakarrak daude. Larunbatean eginen dute lehen txandaren itxiera ekitaldia Harriondoan eta heldu den astean, 9-11 urtekoen txanda izanen da eta honetan, Beti Gazteko 27 neska-mutiko espero dituzte.

Beti bezala, futbolarekin lotutako ekintzez gain, hainbat joko eta denborapasa izaten dituzte. Ortzegun goizean, erraterako, Hondarribiko hondartzara joan dira. Parte-hartzaile gehien gehienak Nafarroakoak baldin badira ere, tartean Errioxako Rincon de Sotoko pare bat eta Bizkaiko Portugalete eta Barakaldoko bederatzi ere badituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun