III. Benito Tainta Pilota Txapelketako txapelak banatu dituzte Lesakan

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 13a

III. Benito Tainta Txapelketako txapelldunak eta txapeldunordeak, antolatzaile, laguntzaile eta sari emaileekin batera.

Arkupe pilotazale elkarteak Benito Tainta zenaren omenez Lesakan hirugarren aldiz antolatutako lau eta erdiaren barreneko San Fermin Pilota Txapelketako finalak jokatu dituzte uztailaren 11n, Lesakako sanferminetako hondarreko egunean, Lesakako udal pilotalekuan. Pilotariek bero itogarria izan zuten, baina halere partida ikusgarriak eskaini zituzten. Benito Tainta zenaren familiak banatu zituen txapelak. Final nagusian, Zugarraldeko EnaitzAnso oronoztarra nagusitu zen, baina eskualdean gelditu zen txapel bakarra izan zen, Erik Igoa etxalartarrak, Amaiur Martinez lesakarrak eta Aiur Ugartemendia leitzarrak galdu egin baitzuten.

Finaletako emaitzak

  • Mutiko infantilak: Jon Areitio (Zornotza), 18 – Erik Igoa(Bortziriak), 10

  • Neska infantilak: Amaiur Martinez (Arkupe), 17 – Larraitz Galardi (Oiarpe), 18

  • Mutiko kadeteak: Aiur Ugartemendia (Leitzako Aurrera), 11 – Julen Urrestilla (Abantzu-Zestoa), 18

  • Mutil jubenilak: Enaitz Landa (Tolosa-Aurrera), 18 – Izkander Torralba (Zornotza), 10

  • Gizonezko seniorrak: Iker Izagirre (Lapke), 9 - Enaitz Anso (Zugarralde)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun