Larunbat honetan ez, hurrengoan bilduko dira Xubixabalen 09:00etan eta lanari ekinen diote. Zia errekan eta Bidasoan, San Migel zubitik Xubixabalerainoko tartean arituko dira bazterretik zaborra eta landare inbaditzaileak kentzen. Behin lanak akituta, ordainsaria izanen dute: Ehiza elkartean gosaria izanen dute.