Gosariarekin ederki abiatu dute eguna Haizegoan. Danborrada hasi aitzinetik peñek omenaldia egin diete Irubideko Mari Jose Portu eta Marixol Otxotekori; urtetan gosaria ematen aritu ondotik aurten utzi dute, eta eskerrak eman dizkiete orain arte egindako lanagatik.
Nobeto Mitxelenak suziria bota eta danborrada hasi dute. Hautoritura peñako Mikel Mutuberria izan da zuzendaria eta giro ederrean egin diote itzulia herriari. Bukatzeko, makil aldaketa egin dute eta Baikorrak peñako Xabier Ariztegik gidatu du, Mutuberriarekin batera, azken puska.